2018/08/28

2018-2019 IKASTURTEKO TEXTU LIBURUAK - LIBROS DE TEXTO


Tik-tak-tik tak... badator ikasturte berria! Esperientzi berriak bizitzeko POZTASUN eta ILUSIOZ BETERIK gatoz! 

Hurrengo lerroetan, datorren ikasturtean zehar erabiliko ditugun textu liburuen zerrenda aurkezten dizuegu eta eskolan bertan erosteko aukera izango duzuela jakinarazi nahi dizuegu.

LIBURUEN SALMENTA: IRAILAREN 5ean eta 6an, goizeko 9etatik eguerdiko 14ak arte
VENTA DE LIBROS: 5 y 6 de SEPTIEMBRE, de 9h a 14h.

Gogoratu, ikasturtea, IRAILAREN 7AN goizeko 9etan hasiko dela!
El curso comenzará el día 7  DE SEPTIEMBRE, a las 9H.









TIK-TAK-TIK-TAK... 2018-2019 IKASTURTEA HASTEAR DAGO!!!


2018/07/02

OPORRETARA GOAZ!!!


IKASTURTEARI AGURRA EMATEN!

Irailean hasi genuen bidaia bukatu zaigu jada eta guztion artean ospakizun polit bat ospatu genuen ikasturtean zehar bizitako guztia Jainkoari eskertuz! Orain, atsedena hartzera goaz! Atseden hartu, ondo pasa, gozatu eta bueltara arte!!!

" Ez gaitu inoiz bakarrik uzten,
   ez badugu guk bera ahazten;
  eta ahazten badugu ere guk bera,
  ez berak gu:
  geu gara, geu,
  ez gaudenak berarekin;
  ez bera gurekin!"

 ARTZE



AZKEN AGURRA!

Ibilbide luzearen ondoren, DBH 4. mailakoei agurra emateko garaia iritsi zitzaigun. Zuek adierazi zeniguten bezala, familia giroan sentitu izan zarete beti gure ikastetxean eta aurrerantzean ere,  hemen izango gaituzue eskuzabalik. Hala eta guztiz ere, bihotzez, eskolako txikienetik hasita handienera, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskola honetan ereindako maitasun, eskuzabaltasun eta apaltasun guztiagatik
Zorte on zuen ibilbide berrian eta goza ezazue!!!


ESKOLAKO JAIA!

Ekainaren 10ean jai giroan ibili ginen eskolan. Urtero legez, meza nagusia, sukalki txapelketa, dantzari dantzak, mus eta xake txapelketak, jolasak, Santo Domingoko Mertzediar erakundearen aldeko ekintzak eta dantzaldia izan genituen! Familia artean, primerako eguna pasa genuen!











2018/06/28

MuNdAkArA!

Ingurune paregabean bizi garela aprobetxatuz, Mundakara ostera bat egitea bururatu zitzaien hauei! Eguraldi edarra egin ez bazuen ere, egunari bere antza ematen jakin zuten elkarrekin jolastuz eta gozatuz!