Gaur, urriak 1, euskararen etxean izan gara! Izan ere, aurreko ikasturtean LH 5.mailakoek komiki digitalaren tailerrean parte hartu zuten 'euskara interneten' gaia jorratuz. Hainbat eskoletako ikasle guztien artean, 1.go kategoriako taldeko IRABAZLE izan dira gaur egun LH 6.mailan dabiltzan ANDER MORENO AURTENETXEA eta DENIS GUREI!
ZORIONIK BEROENAK BIOI!
BAITA GAINONTZEKO KATEGORIETAKO IRABAZLEEI ERE!
2016/10/01
KOMIKI DIGITALAREN TAILERREKO EMAITZAK!
2016/09/28
5.mailakoak Gernikako Batzar etxean
Kaixo lagunok:
Atzo 5.mailakoak Gernikako Batzar etxea ezagutzera joan ginen. Hainbat
gauza ikasi genituen: zer egiten da bertan, zertarako biltzen dira,
nolako gaiak aztertzen dira, noiz batzartzen dira, nor zen eraikuntzaren
arkitektoa,...besteak beste.
2016/09/23
2016ko Mertzede Eguna
Hemen gaude berriro 2016-17 kurtsoari hasiera
emoten. Bihar, hilak 24a, guretzat egun oso garrantzitsua da, Mertzedeko
Amaren eguna da. Gauzak horrela, gaur
ikastetxea osotzen dugun pertsona guztiok elkartu gara altararen
inguruan kurtso berria Jesusen eskuetan ipintzeko. Ospakizun ederra izan
dugu. Aurten Jesusen sarean egon gure dugu, Mertzedeko ikastetxe
guztiekin Jesusekin ibiltzen.
Ikasturte zoriontsua danontzako!!!
Bizikleta tailerra
Gaur bizikleta eguna izan da eta LH-ko 5. eta 6. mailako neska-mutilek, bizikleta tailerrean hartu dute parte. Asko ikasi dugu; batetik, teoria apur bat ikasi dugu (bizikletaren parteak eta horien erabilpena aztertu, bide hezkuntzako arauak gogoratu, bizikletaz ibiltzearen garrantzia ezagutu...) eta bestetik, alde praktikoa izan dugu ( zulaketak nola konpondu, zig-zagean eta ranplatxoetan nola ibili...) Oso ekintza dibertigarria benetan!
2016/09/01
2016/07/22
Mertzediar kampamendua Segurako Guardamarren
Kaixo lagunok:
2016ko uztailaren 5etik 13ra Segurako Guardamarren batu gara Mertzediar ikastetxeetako DBHko ikasle batzuk. Esperientzia itzela izan da! Eta datorren urtean berriro joateko prest gaude! Hemen dauzkazue gure argazkiak:
2016/07/06
2016-2017 Ikasturterako Testu Liburuak
Kaixo lagunok:
Oraindik ez dugu bukatu ikasturte hau, baina datorrena prestatzen hasi gara!!! Gauzak horrela, hemen dauzkazue datorren ikasturterako liburuen zerrendak. Eta gogoratu, mesedez, ikastetxean liburuen salmenta IRAILAREN 5EAN eta 6AN IZANGO DELA, 9:00ETATIK 14:00ETARA.
Oraindik ez dugu bukatu ikasturte hau, baina datorrena prestatzen hasi gara!!! Gauzak horrela, hemen dauzkazue datorren ikasturterako liburuen zerrendak. Eta gogoratu, mesedez, ikastetxean liburuen salmenta IRAILAREN 5EAN eta 6AN IZANGO DELA, 9:00ETATIK 14:00ETARA.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


