2016/04/26
XXI. Udaberriko Jaia
Udaberriko Jaia pasa da! Egun izugarrizkoa izan da. Hasieran eguraldi txarra izan arren, gero giroa, eguraldia... dana primeran!!!
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!
2016/04/25
Nazioarteko liburuaren eguna
Kaixo lagunok:
Gaur ekintza polit bat izan dugu gure ikastetxean, HH 2 urtetik DBHko 4. mailara arteko ikasle eta irakasle guztiak ikastetxeko patoian batu gara 15 minutuko irakurtaldia egiten Liburuaren eguna ospatzeko.
Hemen dauzkazue gure argazkiak eta bideoa.

WOW euskadi 2016
Euskal Herriko ikastetxeen artean eginiko bideo hitzaldi bat arrano
arrantzalearen inguruan eginiko lanak aurkezteko. Ekitaldi honetan
Busturia, Donosti, Gautegiz Arteaga, Muxika eta Gernika-Lumoko
ikastetxeak parte hartzen dute. Ekitaldi hau Urdaibai Bird Center-ek
koordinatzen du eta Txingudiko paduretako ekoetxearekin elkarlanean
garatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ingurumen hezkuntzako
proeiktua da.
2016/04/18
2016ko Eskolarteko Dantzari Eguna
Pasa den igandean, apirilaren 17an, Eskolarteko Dantzari Eguna izan zen Gernikako Plazan. Oso ondo egin genuen eta horregaitik bene benetan pozik gaude! Zuek hemen, argazkietan eta bideoan, ikusi ahal duzue ze ondo egin genuen! Eta datorren igandean, apirilaren 24an, Ikastetxeko Udaberriko jaian, hobeto egingo dugu!
EUTSI GOIARI!!!
2016/04/15
Arrano arrantzalea Skype konekzioa
Gaur, apirilaren 15ean, Mertzede Ikastetxeko LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Skype bitartez Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe batzuekin, arrano arrantzalea dela eta, harremanetan jarri gara ikasitakoa eta egindakoa bateratzeko. Bertan parte hartu dugu; Aitor Ikastola eta La Anunciata ikastetxea Gipuzkoatik; eta Montorre, Urretxindorra, Uzelai eta gu Bizkaitik. Komunikazioan arazo tekniko batzuk izan baditugu ere, esperientzia polita izan da eta datorren urtean errepikatzeko prest gaude. Gainera, Urdaibai Bird Centerrek eta Txingudi Padurak ongi etorria eta aurkezpena egin dute eta bertan berri pozgarri bat eman digute: migrazioa egin duen arrano arrantzale heldu bat daukagu Urdaibain, beraz, bikotekidea aurkituz gero, familia osatu dezake gure inguruetan! Beraz, adi egon!!
2016/04/14
Ur-botilekin itsulapikoak
Egun on lagunak!
Gure birziklapen kanpainarekin amaitzeko, azken tailerra egin dugu. Oraingo honetan LH 4. mailakoekin izan da. Hauekin ur-botila hutsak erabiliz, dirua aurrezteko itsulapiko ederrak egin ditugu. Hasiera batean behiak izan behar ziren, baina azkenean, bakoitzak bere irudimena erabili du eta ikusi zeinen politak geratu zaizkigun! Zoologiko polita geratu zaigu.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)