2015/10/31

2015eko Milla Herrikoia

Kaixo lagunok: 

       Larunbat honetan Gernikan Milla Herrikoia ospatu dugu. Oso ondo pasatu gara lagunekin korrika egiten eta hemen dauzkazue gure argazkiak hori frogatzeko baita barre egiteko ere. ZORIONAK DANORI!!
       Eskerrik asko Josu, Jaione, Alberto, eta Miriami zuen laguntzagatik!!! Eta eskerrik asko Gabi, Maria, Paula, Kiara eta Iharari ere!!!

2015/10/20

Top@DIPC Zientziarekin Solasean!

         Gaur, urriaren 20an, gure ikastetxeak Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) antolatu duen Nobel Sarituen eta puntako ikertzaile eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketan parte hartu du.
           Hauek izan dira aurtengo gobidatuak:
        Moderatzaile lanak Pedro Miguel Etxenikek egin ditu.
        Gure ikastetxeko lau ikaslek izan dute parte hartzeko aukera eta ikertzaileei galdera bat egitekoa. Espero dugu datorren urtean beste lau ikaslek aukera berdina izateko!!! 
         
         Gehiago irakurri top@DIPC Zientziarekin Solasean!

2015/09/25

2015eko Mertzede Eguna

Kaixo lagunok:
      Bagaude bueltan!!! Atzo, gure elizan Mertzedeko Amaren eguna ospatuz, kurtsoari hasiera emon nahi genion, "ASKATASUNEAN HEZTEKO ARTEA" lelopean. Aurton nahi dugu hainbat errealitate koloreztatu; bizitasuna emon nahi diegu gure arteko harremanei, gure lan guztiei, gure familiei, ...Gagozan lekuetan artista izaten ikasi nahi dugu Jesusen eta Mariaren laguntzaz. Zu eta ni, gu, danok, elkar entzunez, ezagutuz eta errespetatuz elkarrik erakutsiz... ASKATASUNEAN hazteko eta hezteko artean saiatu ahalegindu gaitezen, ilusio osoz. 

2015/07/07

2015-2016ko ikasturteari agurra emoten

       Atzo, hilak 6a, 50. urteurrena ospatzen dugun ikasturte amaieran, Mertzede Ikastetxea GAUR osatzen dugunok Jesusen inguruan  alkartu ginen, ESKER ONEZ, atzera begiratuz.....
1625ean etorri ziren lehenego monjak, zenbat poz eta zenbat neke, baina eutsi. Gerrari, klausurari, goseari,... danari gehiago egin eta 1964an Jainkoaren deiari erantzunez, betiko legez, ikastetxea irekitzen dute auzoaren beharizanei erantzunez eta gaur arte... 2015ean hori izan da Komunitate Erlijioso eta Hezkuntza Komunitatearen erronka: Jaunari leial izatea, gizarteari eranzun bat emonez. Gauzak horrela, Jainkoari eskerrak emon genizkion danagatik, bizi izan dugun guztiagaitik. Denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik atara daigun irakaspen on bat!!!
         Eta honekin batera Jaione eta Anari eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu ikastetxearen alde eginiko lan guztiarengatik, gurekin 25 urtez egon direlako, eta espero dugu haiekin momentu onak pasatzen jarraitzeko.  

2015/07/05

2015-2016 Ikasturterako Testu Liburuak

Kaixo lagunok:
           Oraindik ez dugu bukatu ikasturte hau, baina datorrena prestatzen hasi gara!!! Gauzak horrela, hemen dauzkazue datorren ikasturterako liburuen zerrendak. Eta gogoratu, mesedez, ikastetxean liburuen salmenta IRAILAREN 3AN eta 4AN IZANGO DELA, 9:00ETATIK 14:00ETARA.