2014/05/27

Multikirolakoak arrauna egiten

Kaixo lagunok:
           Orain dela bi aste multikirolan parte hartzen dugunok aukera paregabea izan genuen: arrauna egitera joan ginen Bilbora!!! Hemen dauzkazue gure argazkiak.

2014/05/26

2014ko maiatzaren 31ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
               Hemen daukazue asteburu honetako kirol ordutegia. Azkena da! Zorte on eta espero dugu danok datorren urtean berriro parte hartuko dugula! 
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
URRETXINDORRA
–
MERTZEDE
BILBAO
11:00

2014/05/25

Athletic gure Ikastetxean

Kaixo lagunok:
            Pasa den asteazkenean, Athletic Club-eko Gorka Iraizoz eta Kepa Arrizabalaga izan genituen gure eskolan. Ekintza honen helburu nagusia, kirola eta baloreei buruzko solasaldi bat izatea izan zen. Helburu hori ondo bete zen. Hurrengo batean Athletic-eko neskak etortzea espero dugu.

2014/05/21

2014ko maiatzaren 24ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan berriro futbola!!! Animo, azkenaurrekoa da-ta. Hemen daukazue ordutegia.

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
EGUZKIBEGI
–
MERTZEDE
GALDAKAO
11:30

2014/05/20

Mertzede ikastetxeko 1.ikasle ohien futbito txapelketa

Kaixo lagunok:
          Pasa den larunbatan, maiatzak 17a, gure ikastetxean ikasle ohien futbito txapelketa bat jolastu zen. Oso giro onean ospatu zen eta hantxe ikusi ahal izan genituen gure lagunak. Hurrengoan berriro etortzeko prest daude. 
         Gure partez, eskerrik asko eta badakizue non daukazuen zuen ikastetxea!!!

3. ziklokoak SOKATIRAN!

Kaixo lagunok:
           Pasa den asteko ostegunean, Mertzedeko 5. eta 6. mailako batzuk sokatiran parte hartu genuen Muruetako San Isidroko jaietan. Aurton ere, izugarrizko giroa izan dugu eta ahal dugunik eta indartsuen tiratu dugu. Izan ere gure ahaleginak merezi izan zuen, 3. geratu ginen eta! 
Eskerrik beroenak Muruetako herriari bere harrera onagatik!

2014/05/19

Athletic gure Ikastetxean


Kaixo lagunok:

Datorren astezkenean, hilak 21ean, Athletic Clubeko Gorka Iraizoz eta Kepa Arrizabalaga etorriko dira gure eskolara umeen galderei erantzuten.